Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Ikasgela hizkuntzaren ikas-irakaskuntzarako ikerketa gunea

Nabigazioa
Ikerketa guneko ikasgela 1

VII. mintegia
2015eko urtarrilaren 22 eta 23

VII. mintegiaren gai nagusia izango da hizkuntzaren (edo hizkuntzen) eta literaturaren irakaskuntzari eta ikaskuntzari buruzko ikerketa-metodologien eta -ikuspegien arteko aldeak aztertzea. Aurreko topaketetan argi geratu denez, mintegian parte hartzen dugun ikerketa-taldeok hainbat gai jorratzen ditugu, eta hainbat modutara bideratzen dugu gure ikerketa (hainbat helburu, hainbat metodologia mota, eta abar). Hala da, izan, eta errealitate nabar hori oztopo bilakatzen da, nolabait, eztabaidarako. Horregatik, egokitu zaigun zereginari erantzunez, 2015eko mintegian gune bat eratu nahi dugu gure ikerketetan erabiltzen ditugun metodologiekin eta ikuspegiekin zerikusia duten zenbait alderdiri buruz eztabaidatzeko.  

Horretarako, gure proposamena da ikerketa-talde bakoitzak lan bakar bat aurkez dezala bere taldea ordezkatzeko. Horretaz gainera, talde guztiei eskatu nahi diegu lan horretatik abiatuta aurkeztu ditzatela beren ikerketa-lanaren gaia, helburuak, galderak, eta datuak biltzeko eta aztertzeko erabilitako metodoak (behaketa, usteak, hitzezko adierazpenak; eta diskurtsoaren analisia, edukiaren analisia, kategoria espezifikoak, eta abar).

Proposamen horren arabera, beraz, alderdi hauei lehentasuna ematea da helburua: metodologiak, haien funtzionamendua eta haien eraginkortasuna; teoria eta proposamen metodologikoen ezaugarri bateragarriak; hizkuntzaren (edo hizkuntzen) eta literaturaren didaktikaren arloan sortutako zalantzak; irakasleen prestakuntza; beste batzuk. Azken batean, asmoa da ohartzea nola heltzen diegun batzuek eta besteek gure iker-eremuan sumatzen ditugun erronkei eta arazoei.

Sinposioa pausoz pauso

  • Talde bakoitzak ikerketari buruzko testu bat bidaliko du. Mintegiko parte-hartzaile guztiek aldez aurretik jasoko dituzte testu horiek; hartara, parte-hartzaile guztiek aldez aurretik jasoko dute lanen berri.
  • Aurkezpenetan, 4 edo 5 hizlari eta 2 discutant izango dira mahai bakoitzean.
  • Hizlari bakoitzak 10 minutu izango ditu ikerketa-lanaren alderdi garrantzitsuenak azaltzeko, ikerketaren gaia, helburuak, galderak eta metodologia ardatz hartuta.
  • Discutantak aldez aurretik aukeratuko dira, eta hizlarien lanari buruz eztabaidatuko dute. Discutant bakoitzak 20 minutu izango ditu eztabaidaren alderdi garrantzitsuenak azpimarratzeko.
  • Gero, 30 minutu utziko dira mintegiko beste partaideek eztabaida irekian parte har dezaten.

 

Kontuan izan beharreko zenbait data

Martxoak 28: laburpenak bidaltzeko azken eguna (300 hitz).

Maiatzak 9: proposamenak onartuko dira.

Urriak 20 (Data berria): testuak osorik bidaltzeko azken eguna.

 

 

 

BERRIA Hitzaldia Rosella Santagatak (University of California, Irvine) egingo du. Berari buruzko informazio gehiago hemen

Data garrantzitsuak

Laburpenak bidaltzeko azken eguna:
2014/03/28

Onarpenaren jakinarazpena:
2014/05/09

Testu osoa bidaltzeko azken eguna:
2014/10/20

Mintegia:
2015/01/22-23

Proposamen bidalketa

Artikuluaren bidalketa

Izen-emate orria
(2014/12/23)