Hemen zaude: Hasiera Informazioa Gure fakultatea

Gure fakultatea

MONDRAGON UNIBERTSITATEA

Mondragon Unibertsitatea unibertsitate gaztea da, 1997an sortua, baina hezkuntza-arloan ibilbide eta esperientzia luzea duen Unibertsitatea da. Hiru hezkuntza kooperatiben elkartzetik jaio zen; Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren “Jose Mª Arizmendiarrieta”,  ETEO S. Kooperatiboaren eta Irakasle Eskola S. Kooperatiboaren elkartzetik, hain zuzen. Egun, lau fakultatek osatzen dute:

Azken hori 2011 urtean gehitu zitzaien.

Mondragon Unibertsitatea unibertsitate kooperatiboa da,  MONDRAGON Korporazioa enpresa-multzoko kidea. Mondragon Unibertsitateak gizartea eraldatzeko konpromisoa hartua du eta inguruarekin, gizartearekin eta gure garaiarekin inplikatuta dago.

HUMANITATE ETA HEZUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA (HUHEZI)

Huhezi 1976an sortu zen irakaskuntzan lan egingo zuten irakasle euskaldunak formatzeko. 1980an kooperatiba bihurtu zen, inguruneko izpirituak eraginda.

Huhezi fakultatea Debagoiena eskualdean dago. Eskualde hori, bederatzi herrik osatzen dute: Arrasate, Bergara, Oñati, Aretxabaleta, Eskoriatza, Antzuola, Aramaio, Elgeta eta Leintz-Gatzaga. Arrasate da eskualdeko herririk handiena, 22.872 biztanlerekin, eta Bergara eta Oñati datoz ondoren, 14.918 eta 11.033 biztanlerekin, hurrenez hurren. Gainontzeko herriak 6.000 biztanletik beherakoak dira.

Eskualdeko berezko euskalkia mendebaldeko euskara edo bizkaiera da. Halaber, euskararen erabilera mailak Gipuzkoa osoko altuenetakoak dira.

KOOPERATIBAGINTZA

SARTU ARIZMENDIARRIETA IRUDIA

Jose Maria Arizmendiarreta, euskal mugimendu kooperatibistaren sortzailea.

Tradizio industrialeko eskualdea dugu Debagoiena. Burdingintzak garrantzi handia izan du bertan; XX. mendearen hasieran Bergarako Labe Garaiak eta Arrasateko Unión Cerrajera ziren eskualde honetako lantegi nagusiak eta haren inguruan antolatu zen Deba Garaiko industria.

1960ko hamarkadatik aurrera, Arrasaten sortu ziren kooperatiben mugimenduak garrantzi handia hartu zuen eta egun kooperatibak nagusi dira eskualdean. Leintz-Gatzagan izan ezik, eskualdeko gainerako udalerrietan industria da jarduera nagusia.

Kooperatibagintzan, Mondragon korporazioa aipatu behar da. Mondragon 83.000 langilerekin lehen euskal empresa taldea da, Espainiako zazpigarrena eta kooperatibismoaren erreferente nagusia mundo mailan. Talde horretako kide da Mondragon Unibertsitatea. Korporazio honetako kide izateak indarra ematen dio unibertsitateari, sinergiaz baliatuta gizarte bokazioko asmo handiko proiektuak abiarazteko.